Berrikusi elkartea

banberrikusi

Berrikusi XX. Mendeko azken herenaren klasearteko borrokak ikertu nahi dituen elkarte bat da. Historiaren memoria berreskuratzeko mugimenduak erabiltzen dituen klabe berdinekin lan egiten dugu, baina frankismoaren ondorengo garaiari helduz eta garai horietan sortzen diren gizarte-mugimenduak aintzat hartuz.

Sormen eta asaldura handiko garaiak dira, sekulako gizarte mobilizazioak eta elkartasun handikoak, mundu zuzenago (justuago) bat eraikitzearen aukerak oso gertu ikusten ziren urteak ziren haiek. Auzo-mugimendua, feminismoa, antimilitarismoa, eta bakezaletasunaz ari gara, ekologia edo nazioarteko elkartasunaz, langile mugimendua ahaztu gabe, noski.

Guzti hauek ahaztu ezineko kontuak dira, besteak beste, urte haietako borroka haiek gabe ezin delako gaur egun bizi dugun gizartea ulertu. Landu nahi dugun esparrua gure gertuko eremua izango da Iruñerriko eskualdea edo Euskal Herria. Gehien ezagutzen duguna eta hobe ulertu beharra duguna.

Web-orri hau egiten ditugun aurrerapenak azaltzen joango garen erakusleihoa izan nahi du.