Sukaldetik kalera

cartelmujereweb

Antsoaingo memoria historikoaren II. Jardunaldiak

SUKALDETIK KALERA

Antsoaingo emakume eta feministak 1970/80

Botereak herri ekimenak ahanztea nahi baditu, emakumeek eragindako ekimenak are gehiago.

XX. mendearen azkeneko hamarkadeetan Antsoainen gertatu ziren borroka ezberdinetan emakumeen parte hartzea haundia izan zen. Gizartea eta ingurumena aldatzeko antolatu ziren taldeetan eragile nabarmenak izan ziren hauek.

Antsoaingo emakumeak elizan (parrokian) bildu egin ziren 70. hamarkadan. Garai hartan gizarteak eskaintzen zuenarekin ados ez zetozenak leku irekia topatu zuten elizan. Geroago, Euskal Herrian gertatzen ari ziren aldaketen testuinguruan, aurrerapausoa eman egin zuten Antsoaingo emakumeek eta talde feminista bat sortu zuten gizarte patriarkalaren matxismoari aurre egiteko (geroago sortuko ziren beste taldeak). Emakume hauek egindako aldarrikapen, konpromiso eta lanak bultzarazi zuen, besteak beste, Emakumearen Harrerarako Zentroa. Geroago, 90. hamarkadan Antsoaingo Udalan gertatzen ari zen instituzionalizazioak desagerrarazi zuen gune hau. Beste hainbat lorpen instituzionalizatu egin izan dira eta administrazioaren berezko zerbitzuak bezala aurkeztu egin dira. Zerbitzu hauen sorburuan pertsona ugarik egindako lana dago dudarik gabe.

Berrikusi kolektiboarentzako oinarrizkoa da emakumeek egindakoa gogora ekarri eta bere balioa onartzea. Horrexegatik, Antsoaingo memoria historikoaren II. Jardunaldietan gai hori jorratu nahi dugu.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>